Limosgeko esmaltegintza
Erretaula: mapa espirituala
Aralarko erretaula esmaltatua LimogeskoTailerraren maisutasunaren adierazgarri da. Aralarko erretaula esmaltatua LimogeskoTailerraren maisutasunaren adierazgarri da. Artelan eder hau pieza historikoa eta Erdi Aroko esmaltegintzaren bitxi bat izateaz gain, helburu erlijiosoa ere badu:
bide espiritual jakin bat aurkezten du.
Lanaren oinarrian dagoen espiritualtasuna Petri Artaxoakoaren edo Petri Pariskoaren Tractatus de Trinitate et Humanationeridagokio. Agiri horren lehen orrialdea erakusketa honetan aurki daiteke.
Apezpiku horrek, alde batetik, fede kristaua defendatzen zuen Kristoren gizatasun perfektua eta, ondorioz, Gurutzeko Erredentzioa onartzeari uko egiten zioten heretikoen aurrean. Bestetik, Kristoren gizatasunaren tesia defendatzen zuen hirutasunaren misterioan oinarrituz.
Hala, azaldu zuen Jainko Semea gizaki bihurtu zela, giza izaera onartuz eta gutako bat bihurtuz, gizatiarra berrerosteko eta jainkotzeko.
Modu horretan, betiko hautsi zuen Jainkoaren eta gizakien arteko amildegia. Horixe da, hain zuzen ere, Aralarko erretaula esmaltatuan ikus daitekeena: bide espiritual bat Ama Birjinaren eta Kristoren eskutik, giza errealitateari begi jainkotiarrez begiratzeko.
Frontalaren erdian, Ama Birjina dago, tronu sakratu, leku seguru gisa eta Jainkoarenganako bide gisa. Andre Mariak Jesukristo haurra aurkezten digu, Jainkoa gizon bihurtuta, giza izaerak dakarren guztia onartuta.
Inguruan apostoluak daude, Jainkoaren lekukoak eta Berri Onaren zabaltzaileak. Erdigunearen izkinetan ebanjelistak daude, fedearen dohaina onartu eta bide hori egin zuten Jesusen jarraitzaileak.
Behean, ezkerreko aldean, Errege Magoek haur bihurtutako Jainkoa gurtzen dute, eta eskuinaldean, Deikundearen eszena dago. Une horretan hasi zen Salbazioa, Jainkoa Ama Birjina moduan haragitzeari esker –mandorlaren gai nagusia–.