Parerik gabeko irudi bat Aralarren
Kondairak dioenez, San Migelen Gurutzea arkanjeluak berak oparitu zion Goñiko Teodosiori.
Kondairak dioenez, San Migelen Gurutzea arkanjeluak berak oparitu zion Goñiko Teodosiori. Hasieran, VIII. mende inguruan, irudia ikonoa izan zen. Geroago, gurtzarako objektua estandarte sakratu bilakatu zen, nafarrek San Migelen bitartekotza eskatzen baitzuten efemerideetarako eta borroketarako.
Denborarekin, ikonoa egurrezko estatua bihurtu zen: xumea, baina Iruñeko armaden bandera gisa altxatzeko modukoa. Liturgian eta prozesioetan ere gurtzen zuten.
Ondoren, aro erromanikoan, gotikoan eta errenazentistan irudia zilarrez eta urrez estali zuten. Deboziorako erabiltzen zutenez eta lapurreten ondorioz, XVIII. mendean zilarrez estali zuten berriz, Juan Lorenzo Irigoyen Dutari apezpikuaren erabakiz, aita Tomas Burgi kaputxinoak aholkatua.
Irudia babesteaz gain, agindu zuten arkanjeluari eusten dion gurutzeari eranstea Petri Rodezekoa apezpikuak Jerusalemetik 1100. urtearen inguruan ekarri zituen lignum crucisaren zatiak. Altzifre gorrizko eta intxaurrondozko erlikiak Kristoren Gurutzearen zutoin horizontal edo patibulumaren zatiak dira, baita titulusarenak ere, hau da, INRI hitza daraman kartelarenak.
San Migeleko gurutzearen bilakaera
San Miguel – XII. mendea
San Miguel – XIV. mendea
San Miguel – XVII. mendea
San Miguel – Gaur egungoa
Irudi bakarra
Aralarko San Migelen irudian aingeruak Kristoren Gurutzea darama, garaipenaren ikur bezala.
Irudi honek ez dauka berdinik kristautasunaren ikonografian. Izan ere, ohikoena da San Migel agertzea ezpata batez edo lantza batez deabruaren aurka borrokatzen edota azken epaiketan arimak balantza batekin pisatzen.